![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/786/819/article_main_landscape/garbanz.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, kombu alga zati bat, 200 g arroz, 200 g kuiatxo, tipula bat, 2 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta garbitu.
2. Presio-eltze batean txitxirioak, alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
4. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
5. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
6. Birrindutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
7. Garbantzuak, arroza eta arrautza gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, kombu alga zati bat, 150 g arroz, 2 azenarioa, 3 baratxuri ale, tomate bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak eta arroza aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Baratxuriak igotzen hasten direnean, birrindutako azenarioa gehitu eta arin erregosi.
4. Txikitutako tomatea gehitu eta arin erregosi.
5. Garbantzuak eta arroza gehitu eta arin erregosi.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)