![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/786/822/article_main_landscape/chipir.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
24 txipiroi, olioa, gatza. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, arrautza bat, kilo bat berdel, olioa, gatza. Krema: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde laurdena, patata bat, gatza.
Zailtasuna 3
1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu.
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak txikitu.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Hezurrak eta azala kendu eta txikitu.
3. Barazkiekin batera txipiroien buruak eta berdela jarri eta arin erregosi.
4. Arrautza 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu. Arrainarekin nahastu.
Krema:
1. Berdeleen hezurrekin 300 ml salda egin.
2. Eltze batean zatitutako tipula, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi.
3. Zatitutako patata gehitu eta saldarekin busti. 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.
2. Plantxa bat berotu eta olio pixka batekin igurtzi.
3. Txipiroiak gatzatu, bertan jarri eta bi aldeetatik erre.
Plateretan txipiroiak jarri, eta ondoan krema.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)