![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/790/074/article_main_landscape/bowl-of-hummus-picture-id588385096.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun zuri, baratxuri ale bat, 25 g tahin, sagar erdia, kuminoa, perrexila, limoi zukua, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak, gatza eta litro ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Xukatu eta salda pixka bat gorde.
3. Babarrunak irabiagailuarekin nahasi eta behar badu, salda pixka bat bota.
4. Baratxuria eta tahina gehitu eta irabiagailuarekin nahasi.
5. Sagarra zuritu eta txikitu.
6. Hummusari sagarra, zurrusta bat olio, txikitutako perrexila eta behar adina kumino, gatz eta limoi zuku bota.
Hozkailuan sartu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun zuri, baratxuri ale bat, tipulina laurdena, tomate txiki bat, martorria, kuminoa, limoi zukua, piper gozoa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Tomateari azala eta haziak kendu.
3. Babarrunak, baratxuria, salda pixka bat, tipulina eta tomatea irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz, kumino eta martorri bota.
4. Gainetik olio zurrusta bat eta piper gozoa bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)