![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/791/811/article_main_landscape/berenj.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, gazta birrindua, olioa. Betegarria: tipula bat, piper berde bat, 200 g perretxiko, tomate heldu bat, olioa. Gaineko saltsa: 2 arrautza gorringo, 150 ml esne, 100 g gazta birrindu, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: tipula bat, 100 g perretxiko, 250 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Alberjiniak luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe.
2. Eltze batean ur ugari berotu eta azalak egosi. Paper baten gainera atera.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.
2. Txikitutako piperra eta alberjinia gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Perretxikoak garbitu eta tira finetan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Hozten utzi.
Gaineko saltsa:
Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Saltsa:
1. Moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako perretxikaok tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Azalak betegarriekin bete.
2. Azpil bat saltsarekin estali eta gainean alberjiniak jarri.
3. Alberjinia bakoitza saltsarekin estali. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 15 minutuz edo, berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)