Amagoia Bilbao

Indioilar almandrongilak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Almandrongilak:  600 g indioilar txikitu, tipula bat, 2 baratxuri ale, arrautza bat, 50 g ogi birrindu, 3 koilarakada esne, koilarakadatxo bat kurry, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, 300 g patata, 150g barrengorri, ardo zuria, salda, arrautza, irina, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ontzi batean ogia, esnea eta arrautza jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Ontzi batean haragia jarri eta aurreko nahasketarekin, kurryarekin eta tipularekin nahastu. Behar adina gatz bota.
4. 20 bolak egin eta irinatik pasatu.
5. Azpil bat olioz igurtzi eta bertan almandrongilak jarri.
6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 4 minutuz.
Saltsa:
1. Zuritu patatak eta xerratan moztu. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak frijitu. Paper baten gainera atera.
3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
4. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
5. Ardo pixka bat bota eta 2 minutuz egosi.
6. Patatak eta bi baso salda gehitu eta 15 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz bota.
7. Almandrongilak sartu eta 5 minutuz egosi. Salda gehiago behar badu bota.