![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/804/340/article_main_landscape/canelon.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: 2 tipulina, baratxuri ale bat, porru erdia, 200 g ziazerba, 350 g ganba, 400 g izokin, olioa. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, 200 g ganba, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti.
Betegarria:
1. Txikitutako tipulina, porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako ziazerba gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Ganbak zuritu eta txikitu. Izokinari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.
4. Barazkiak eginda daudenean, ganbak eta izokina gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu, txikitutako ganbak gehitu eta arin erregosi.
2. Irina gehitu eta eragin.
3. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak nahastearekin bete.
2. Labeko azpil bat saltsa pixka batekin estali.
3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo gorritu eta berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)