![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/806/270/article_main_landscape/patata.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 300 g ziazerba 150 g urdaiazpiko egosi, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat irin, 100 g barrengorri, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Patatak ondo garbitu eta paperarekin bildu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190ºC-an, 30 minutuz. Epeltzen utzi eta papera kendu.
2. Luzeran moztu eta koilara batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako baratxuriak gehitu eta erregosi.
3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi, su eztitan.
4. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
5. Ontzi batean pataten mamia eta aurreko nahasketa jarri eta nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olioarekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
3. Irina gehitu eta eragin. Bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Pataten azalak bete.
2. Azpil batean jarri eta saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)