LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 arrautza, 2 baratxuri ale, 250 g perretxiko, 4 xerra ahate foie, 100 ml esne-gain, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lau lurrezko eltze gurinez igurtzi.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Eltzeetan perretxikoak eta esne-gaina jarri. Arrautzak kraskatu eta gainean ipini. Gatza bota.
5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.
6. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza bota. Arrautzen gainean jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 arrautza, tipulina bat, 250 g perretxiko, 100 g urdaiazpiko ondu, 50 g gazta urdin, 150 ml esne-gain, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lau lurrezko eltze gurinez igurtzi.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
3. Zerrendatan moztutako perretxikoak eta txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
4. Esne-gaina epeldu eta gazta urtu.
5. Eltzeetan perretxikoak eta esne-gaina jarri. Arrautzak kraskatu eta gainean ipini. Gatza bota.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.