Amagoia Bilbao

Urdaiazpiko ondu risottoak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, litro bat salda, tipula bat, 125 g urdaiazpiko ondu, 50 g gurin, 60 g Idiazabal gazta birrindu, 100 ml garagardo, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Txikitutako tipula gurinarekin erregosi, su eztitan.
2. Dado txikitan moztutako urdaiazpikoa gehitu eta erregosi.
3. Arroza bota eta eragin.
4. Garagardoa gehitu eta minutu batez egosi.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin.
6. Gazta gehitu eta nahastu. Gatza bota eta beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, litro bat salda, tipulina erdia, 2 piper berde, 2 baratxuri ale, piper ori bat, 125 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza, 40 g Parmesano gazta birrindu.

Zailtasuna                     2               

1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Urdaiazpikoa moztu, barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza bota eta eragin.