![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/833/594/article_main_landscape/kinoa.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g kinoa, 2 tipula, 2 azenario, baratxuri ale bat, 10 tomate cherry, 100 g urdaiazpiko ondu, 75 g ilar, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean txikitutako tipulak eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Birrindutako azenarioak gehitu eta arin erregosi.
5. Zatitutako tomateak gehitu eta arin erregosi.
6. Txikitutako urdaiazpiko barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Azken momentuan kinoa eta ilarrak gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g kinoa, 2 baratxuri ale, 200 g perretxiko, piper gorri erdia, 150 g kuiatxo, 100 g urdaiazpiko, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Baratxuriak igotzen hasten direnean, dado txikitan moztutako kuiatxoa, piperra eta perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Txikitutako urdaiazpikoa barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Azken momentuan kinoa gehitu eta arin erregosi.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)