NAIZ

Erroskillak

Erroskilla eder hauek Haizea Belarra Doneztebeko sukaldariak prestatu ditu Etxarri Aranatzen, Harzabal Elkartean.

Osagaiak 24 erroskilla egiteko:

- 2 arrautza
- 80 ml esne
- 80 ml olio
- 50 ml patxaran
- 100 g azukre
- Laranja baten azala birrindua
- 400 g irin
- Bikarbonatoa

Egiteko era:

Arrautzak eta azukrea nahasi. Gainontzeko osagaiak gehitu irina ezik. Irina pixkanaka, behar duena kazolatik banatzeko. Ordu bat jalkitzen utzi.

Forma eman eskuak olioztatua eta frijitu su ertainan. Kolore polita dutenean atera paperadun plater batera.

Hautazkoa da azukrea botatzea.