Amagoia Bilbao

Txahalki hanburgesak kreperekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES

Osagaiak 4 lagunentzat
Krepeak: 100ml esne, 35g irin, arrautza txiki bat, koilarakadatxo bat gurin. Hanburgesak eta betegarria:  600 g txahalki txikitu, 2 tipula, arrautza bat, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat ziape, 4 xerra ahuntz gazta, koilarada bat ezti, tomate bat, perrexila, olioa, gatza.   

Zailtasuna                            3

Krepeak:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
5. Atera eta hiru gehiago egin.
Betegarria:
1. Elte batean zerrenda finetan moztutako tipula olioarekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen.
2. Eztia bota eta 3 minutuz erregosi, su oso eztitan.
3.  Arrautza, baratxuria, ziapea eta perrexila irabiagailuarekin nahasi. Haragiarekin nahastu eta behar adina gatz bota.
4. Tomatea garbitu eta 4 xerratan moztu. Plantxa batean olio pixka batekin erre.
5. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta hanburgesak erre.
6. Krepe bakoitzari erditik mozketa bat egin. Krepe laurden batean haragia eta tomatea jarri, beste laurdenean tipula eta bestean gazta.
7. Tolestu krepeak laurden batetik bestera. Hasi tolesten ezer ez daukan laurdenetik.