![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/847/637/article_main_landscape/patata.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata. Betegarria: 400 g itsas-zapo, tipula bat, 2 baratxuri ale, 150 g ganba, esnea, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Patatak:
1. Garbitu patatak. Patatak urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.
2. Luzeran moztu eta koilara batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia gorde, betegarria egiteko.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Itsas-zapoa txikitu. Ganbak zuritu eta txikitu.
3. Barazkiak eginda daudenean, itsas-zapoa eta ganbak gehitu eta arin erregosi.
4. Pataten mamiaren laurdena esne pixka batekin nahasi. Itsas-zapoari gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
5. Pataten azala betegarriarekin bete.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ganben buruak gehitu eta arin erregosi. Koñak zurrusta bat bota eta erre.
3. Bi baso ur bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Plateretan patatak jarri eta gainetik saltsa bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)