LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g boniato, tipula bat, 2 baratxuri ale, 200 g patata, 1,5 litro salda, 250 g muskuilu, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Muskuiluak garbitu eta ur pixka batekin egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.
2. Zerrenda finetan moztutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Zuritu boniatoa eta patatak eta zerrendatan moztu. Tipulari gehitu eta arin erregosi
4. Saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Lau plateretan krema bota eta gainean muskuiluak jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 porru, 2 baratxuri ale, 600 g boniato, 100 g kuia, 1,5 litro salda, koko esnea, olioa, gatza, 50 g urdaiazpiko ondu.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako porruak eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Zuritu kuia eta boniatoa eta porruekin batera jarri. Arin erregosi.
3. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
5. Zurrusta bat koko esne bota eta nahastu.
6. Urdaiazpikoa dado txikitan moztu eta arin erregosi.
Lau plateretan krema bota eta gainean urdaiazpikoa jarri.