LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 100 g urdaiazpiko hezur, 125 g urdaiazpiko ondu, 300 g tipula, 300 g perretxiko, 60 g Idiazabal gazta birrindu, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Urdaiazpiko hezurra urarekin ordu betez egosi. Salda xukatu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Dadotan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Dado txikitan moztutako urdaiazpikoa gehitu eta erregosi.
5. Arroza bota eta eragin.
6. Ardo zurrusta bat gehitu.
7. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin.
8. Gazta gehitu, nahastu eta beste 3 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, litro bat salda, tipulina erdia, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 300 g perretxiko, 125 g urdaiazpiko, 100 g gurin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina, piperra eta baratxuria gurinarekin erregosi.
2. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Urdaiazpikoa moztu, barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Arroza bota eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.