LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,200 g itsas-zapo buztan, 3 piper txorizero, 2 ogi xerra, 80 g arbendol, 50 ml ozpin, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Piper txorizeroak garbitu eta ur epeletan beratzen utzi. Xukatu eta piperren mamia atera.
2. Ogi xerrak olio pixka batekin frijitu.
3. Mortero batean arbendolak, ogia eta mamia jarri eta txikitu.
4. Itsas-zapoa xerratan moztu eta zartagin batean olio pixka batekin gorritu eta atera.
5. Ogiaren nahasketa eta ozpina bota eta 3 minutuz egosi.
6. Bi baso salda gehitu, itsas-zapoa sartu eta 6 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,200 g bat itsas-zapo buztan, tipula bat, piper gorri laurdena, 300 g patata, 2 ogi xerra, 80 g intxaur, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ogi xerrak olio pixka batekin frijitu eta atera.
2. Mortero batean intxaurrak ogiarekin batera jarri eta txikitu.
3. Itsas-zapoa xerratan moztu eta zartagin batean olio pixka batekin gorritu eta atera.
4. Txikitutako tipula arrainaren olio pixka batekin erregosi.
5. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
6. Bi baso salda, zerrendatan moztutako patatak eta mortero-koa gehitu eta 14 minutuz egosi.
7. Arraina sartu eta 6 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.