LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo borraia, kilo bat muskuilu, 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, 75 ml txakolina, olioa, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Kazola batean ura eta gatza berotu.
2. Borraiari hostoak eta zurtoinaren behealdea kendu, ur hotzarekin garbitu eta 4 zm-ko pusketan moztu.
3. Ura irakiten hasten denean, borraia bertan sartu eta 15 minutuz egosten utzi. Xukatu.
4. Muskuiluak garbitu.
5. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio zurrsuta batekin erregosi, su eztitan.
6. Irina bota eta eragin. Txakolina gehitu eta borraien litro erdi salda gehitu eta etengabe irabiatu.
7. Muskuiluak gehitu eta egosi, ireki arte. Borraiak eta txikitutako perrexila bota eta 2 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo borraia, kilo bat muskuilu, tipulina bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Borraia aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta egosi.
2. Muskuiluak garbitu eta eltze batean egosi, estalita, ireki arte. Oskolak kendu eta salda gorde.
3. Zartagin handi batean txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Tipulina eginda dagoenean, borraiak, muskuiluak eta gorde dugun salda gehitu eta arin erregosi.