![Asanblea Nazional frantsesaren artxiboko irudia.](/media/asset_publics/resources/000/876/360/article_main_landscape/Asamblea_Nacional.jpg)
Asanblea Nazional frantsesak hamalau astera arte zabaldu du abortatzeko epea. Aurrekoa hamabi astetan ezarrita zegoen.
135 diputatu alde agertu dira eta 47 aurka lege berria bozkatzerakoan. «Emakumeen bizitza aldatu egingo da», nabarmendu du Albane Gaillot diputatu independenteak. Gaillot eta PSko Marie-Noelle Battistei izan dira lege aldaketaren bultzatzaileak.
‘Le Parisien’ egunkariaren arabera, urtero 2.000 eta 5.000 emakume artean Estatu frantsesetik atzerrira joaten dira orain indarrean dagoen epea agortu eta gero abortatu ahal izateko.
«Arazo ekonomikoak direla eta atzerrira joateko aukerarik ez duten emakume asko ere badago», gaineratu du Battisteik. Gaillotek nabarmendu duenez, emakume gazteenak, txiroenak edo indarkeriaren biktimak dira abortua egiteko arazo gehien dituztenak.
Epeena ez da lege berriak ezartzen duen aldaketa bakarra. Hemendik aurrera, emaginek ere abortu «instrumentalak» egin ahalko dituzte. 2016tik abortu «medizinala» delakoa egin ahal zuten emaginek. Hau da, botiken bidez eta haurdunaldiaren zazpigarren astea baino lehen egiten dena. Orotara, Estatu frantsesean urtean gisa horretako 23.600 abortu egiten dira.
Honekin batera, lege berriak abortua egiteko prest eta gai diren profesionalen zerrenda osatzea ekarriko du. Horrela, abortua egin nahi duten emakumeek zein mediku edo emaginengana jo dezaketen jakin ahalko dute.
2019an Estatu frantsesean 232.000 emakumek abortatu zuten. Abortua legala da bertan 1975 urtetik.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)