LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, tipulina bat, 200 g azenario, 150 g kuia, 100 g boniato, olioa, kurrya, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5-7 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.
3. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Zuritutako eta birrindutako azenarioa, boniatoa eta kuia gehitu eta arin erregosi.
5. Azalorea eta kurry pixka bat gehitu eta erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, tipulina bat, 100 g alberjinia, piper gorri laurdena, piper berde erdia, 2 tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorearen hosto berdeak kendu, garbitu eta zatitu. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi.
2. Eltze batean txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Dadotan moztutako piperrak eta alberjinia gehitu eta arin erregosi.
4. Tomateak zuritu eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Azaloreari barazkiak gehitu eta 2 minutuz egosi.