Amagoia Bilbao

Zainzuri freskoak saltsa eta olibekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
20 zainzuri fresko, 4 gari-zainzuri. Saltsa: 200 g gari-zainzuri, 300 ml salda, arrautza bat, 150 ml olio, limoia, gatza. Olibak: 100 g oliba beltz, 2 koilarakada olio, koilarakada bat Jerez ozpin.
Zailtasuna                         3

Zainzuriak egosteko:
1. Zuritu ondo zainzuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu.
2. Eltze batean ur ugari, koilarakadatxo bat azukre eta gatz pixka batekin berotu. Zainzuriak sartu eta 15-20 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Egosteko ura bertan utzi, erabili arte.
Saltsa:
1. Zartagin batean zatitutako zainzuriak olio pixka batekin arin erregosi.
2. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
3. Arrautza gorringoa eta limoi zuku tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
4. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
5. Zainzurien saltsa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina limoi eta gatz bota.
Olibak:
1. Olibei hezurra kendu eta txikitu.
2. Beste osagaiekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Gari-zainzuriak garbitu eta zatitu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.
2. Plateretan zainzuriak jarri.
3. Saltsa, oliba eta gari-zainzuriekin apaindu.