Amagoia Bilbao

Zainzuri fresko, marrubi eta Burrata gazta entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri fresko, 10 tomate cherry, 30 g hur txigortu, 150 g marrubi, 2 Burrata gazta. Saltsa: baratxuri ale bat, 80 g albahaka, 100 ml olio, gatza.

Zailtasuna                              2              

1. Zuritu zainzuriak eta barrenak moztu.
2. Eltze batean ur ugari, azukre pixka bat eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, zainzuriak 15-20 minutuz egosi eta xukatu. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da.
3. Tomateak garbitu eta erditik moztu. Marrubiak moztu.
4. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Plateretan zainzuriak jarri. Gainean tomateak, burrata erdia eta txikitutako hurrak jarri. Saltsarekin ondu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri fresko, 150 g marrubi, 2 Burrata gazta, kanonigo eta lore batzuk. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakada ezti, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Zainzuriak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Marrubiak garbitu eta zerrendatan moztu.
3. Kanonigoak garbitu eta osorik utzi.
4. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Plateraren zainzuriak eta Burrata jarri eta gainetik marrubi, kanonigo eta loreekin apaindu. Saltsarekin ondu.