Amagoia Bilbao

Txahal masaila, kuia eta patata milorria

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 5 lagunentzat
2-3 patata, olioa, gatza. Txahal masaila: 600 g txahal masaila, tipula bat, azenario bat, porru bat, ardo beltza, olioa, gatza. Kuia purea: 2 patata ertain, 150 g kuia, koilarakadatxo bat gurin, gatza.

Zailtasuna                                  3

1. Masaila garbitu eta osorik utzi.  Barazkiak garbitu eta zatitu.
2. Zartagin batean masaila frijitu.
3. Presio eltze batean txikitutako barazkiak olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.
4. Masaila eta ardoa gehitu eta eragin. 5 minutuz egosten utzi.
5. Baso bat urarekin estali, eltzea tapatu eta 50 minutuz egosten utzi, masaila bigundu arte.
6. Masaila txikitu eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.
7. Saltsaren heren bat buztanarekin nahastu.
Patata:
1. Zuritu patatak eta xerra finetan moztu.
2. Zartagin zabal batean olioa bota. Gainean patatak jarri eta zartagina estali. Egosi, su ertainetan, patatak bigundu arte.
Purea:
1. Patatak eta kuia zuritu eta zatitu. Eltze batean ur eta gatzarekin jarri eta 20 minutuz egosi.
2. Xukatu, gurina gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Molde bat forratu eta hurrenez hurren patata xerrak, masailaren erdia, purea, masailaren erdia eta patata xerrak jarri. Hozten utzi.
2. Moldetik atera eta xerratan moztu. Labean berotu.
Plateretan 2 xerra jarri eta saltsa bota.