![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/892/778/article_main_vertical/berenjena.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, gazta birrindua. Betegarria: 150 g Ricotta gazta, 100 g Provolone birrindua, 100 g gazta fresko, 6 tomate lehor. Tomatea: tipula erdia, 2 baratxuri ale, 600 g tomate heldu, olioa, gatza, albahaka. Bexamela: 10 g gurin, 10 g irin, 200 ml esne, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Alberjiniak garbitu eta luzeran xerratan moztu.
2. Azpil bat olioz igurtzi eta bertan xerrak jarri. Gatza bota eta labe beroan sartu, 180ºC-an, 5-8 minutuz.
Betegarria:
1. Tomateak txikitu.
2. Gaztak ontzi batean jarri eta eragin. Tomatea gehitu eta nahastu.
Tomatea:
1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Tomateak zuritu, haziak kendu, tipulinari gehitu eta erregosi. Behar adina gatz eta albahaka bota.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Betegarria alberjinia xerren erdian jarri eta bildu.
2. Labean sartzeko azpil bat tomatearekin estali.
3. Gainean bilduak jarri eta bexamel saltsarekin estali.
4. Gainetik gazta bota eta labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)