![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/897/609/article_main_vertical/acelga.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
12 zerben atal zuri, 400gr. txerri sekretu, arrautza, irina, olioa, gatza. Saltsa: 2 tipula, 2 baratxuri ale, sagar bat, 6 piper txorizero, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Zerbei hariak kendu eta erditik moztu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Zerbak gehitu eta 15 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu eta xukatu.
3. Sekretuari gatza bota. Zartagin batean oio pixka bat berotu eta sekretua bi aldeetatik 3 minutuz erre.
4. Hozten utzi eta zerrenda finetan moztu.
Saltsa:
1. Piper txorizeroak ondo garbitu, eta 15 minutuz ur epeletan beratzen utzi. Xukatu.
2. Zerrendatan moztutako tipulak, sagarra eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Gatzatu, estali eta noizean behin eragin.
3. Bi baso salda eta piperrak bota eta 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zerbak luzeran erditik zabaldu. Hurrenez hurren jarri zerba, sekretua eta zerba.
2. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
3. Zartagin batean olio ugari berotu eta zerbak frijitu. Paper baten gainean atera.
Plateretan zerbak jarri eta gainetik saltsa beroa bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)