![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/899/753/article_main_landscape/cigala.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat zigala, 4 xerra urdaiazpiko iberiko, azenario bat, 150 g kuiatxo, 150 g perretxiko, 200 g azalore, olioa, gatza, intxaur muskatua.
Zailtasuna 2
1. Azalorea egosi eta xukatu. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina intxaur muskatu bota.
2. Azenarioa, perretxikoak eta kuiatxoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Zigalei buruak kendu eta zuritu.
4. Eltze batean zigalen buruak olio zurrusta batekin konfitatu.
5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta zigalak arin erregosi.
Plateren erdian purea jarri eta gainean hurrenez hurren barazkiak, zigalak eta urdaiazpikoa jarri. Buruen olio pixka bat bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat zigala, 6 orburu, 6 zainzuri zuri fresko, 100 g marrubi, 70 g-ko 4 foie xerra, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbitu orburuak eta zerrendatan moztu. Zainzuriak zuritu eta zatitu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.
2. Zigalei buruak kendu eta zuritu.
3. Marrubiak txikitu. Olio eta ozpin pixka batekin arin erregosi.
4. Zartagin batean, su ertainetan eta oliorik gabe, foie xerrak bi aldeetatik erregosi. Gatza bota.
5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta zigalak arin erregosi.
Plateretan hurrenez hurren barazkiak, zigalak, foie, marrubiak eta bere salda jarri.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)