Amagoia Bilbao

Legatz albondigak otarrainxka saltsan

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
700 g legatz xerra, 6 otarrainxkak, baratxuri bat, arrautza bat, 300 g ogi, esnea, perrexila, gatza. Saltsa: tipula erdia, porru erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, tomate heldu bat, bi baso salda, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                       3

1. Legatzari azala kendu eta txikitu.
2. Otarrainxkak zuritu eta buruak kendu. Luzeran zabaldu eta aizto batekin barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.
3. Ogia, arrautza gorringoa eta esne pixka bat irabiagailuarekin nahasi.
4. Legatza, otarrainxkak eta ogiaren nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
5. 20 bolak egin. Irinatik eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
6. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula, azenarioa, porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako tomatea gehitu eta erregosi.
3. Barazkiak eginda daudenean, otarrainxken buruak gehitu eta arin erregosi. Ardo pixka batekin busti eta 2 minutuz egosi.
4. Salda bota eta beste 20 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.

Albondigak saltsan sartu eta 3 minutuz egosi. Arroz zuriarekin lagundu.