![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/920/135/article_main_landscape/solomil.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomotxo, 150 g gazta xerratan, 150 g hirugihar xerra, 200 ml salda, 200 ml ardo gozo, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Solomotxoa zabaldu, liburuaren itxura ematen.
2. Solomotxoaren gainean gazta eta hirugihar xerrak jarri, bildu eta kordel batekin lotu.
3. Azpil batean solomotxoa jarri eta salda eta ardoarekin busti.
4. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 30-35 minutuz.
5. Solomotxoa atera eta xerratan moztu. Bere saltsarekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomotxo, 150 g hirugihar xerra, 150 g Cheddar gazta birrindu.
Zailtasuna 2
1. Solomotxoa zabaldu, liburuaren itxura ematen.
2. Plastikozko paperaren gainean hurrenez hurren hirugiharra, solomotxoa eta gazta jarri. Bildu eta kordel batekin lotu.
3. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 30-35 minutuz.
4. Solomotxoa atera eta xerratan moztu.
Bi errezetak hornidura honekin lagundu:
1. 200 g perretxiko garbitu eta zatitu. Zartagin batean olio pixka batekin erregosi. Gatza bota.
2. Sagarra bat eta bi murtxika zuritu eta dadotan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin gorritu. Perretxikoei gehitu eta nahastu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)