![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/920/139/article_main_landscape/hamburger.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g hegaluze, tipulina bat, 2 arrautza gorringo, koilarakada bat soja saltsa, 200 g shiitake, 4 koilarakada maionesa, uraza, tipula frijitua, 4 ogi, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
2. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Tipulina, soja eta gorringoekin nahastu. Behar adina gatz bota, 8 bola egin eta zapaldu.
3. Zerrendatan moztutako shiitakeak olio eta gatz pixka batekin arin erregosi.
4. Zartagin batean olio pixka bat
berotu eta hanburgesak erre.
5. Ogiak ireki eta hurrenez hurren uraza, hanburgesa, maionesa, shiitakeak eta tipula jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g hegaluze, 150 g otarrainxka, 2 koilarakada ogi birrindu, arrautza bat, 2 tipula, uraza, 4 hanburgesa ogi, yogur bat, koilarakadatxo bat ziape, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Hegaluzea eta otarrinxkak txikitu. Arrautza eta ogia nahasi, gehitu eta nahastu. Gatza bota, 4 bola egin eta zapaldu.
2. Zerrenda finetan moztutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Yogurra, gazta eta ziapea nahastu.
4. Zartagin batean olio pixka bat
berotu eta hanburgesak erre.
5. Ogiak ireki eta hurrenez hurren saltsa, uraza, hanburgesa eta tipula jarri.
Biak boniato txipekin lagundu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)