LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 piper berde, 2 baratxuri ale, 200 g kuiatxo, 300 g sekreto, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 18-20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Piperrak eta kuiatxoa garbitu eta tira finetan moztu. Baratxuriekin batera jarri eta 2 minutuz arin erregosi.
4. Sekretoa tiratan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Arroza eta txikitutako perrexila gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipulina bat, baratxuri ale bat, azenario bat, 150 g barrengorri, 300 g sekreto, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Arroza egosi, freskatu eta xukatu.
2. Txikitutako tipulina eta baratxuria olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Tiratan moztutako azenarioa gehitu eta arin erregosi.
4. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Sekretoa tiratan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
6. Arroza eta txikitutako perrexila gehitu eta arin erregosi.