Aukeratu duen lehen musikaria Patrice Rushen pianista estatubatuarra izan da. Jazzaren giroaz harago, zinemarako eta telebistarako ere konposatu du Rushenek, pieza klasikoak eta beste hainbat lan ere baditu. Kaliforniako hegoaldeko Unibertsitatean (USC delakoan) Musika Herrikoi programaren buru da, gaur egun.
Grammy sarien eta Emmy sarien konpositore musikal gisa lan egin zuen lehen emakumea izan zen, NAACP Image Awards-eko zuzendari musikal gisa lan egin zuen lehen emakumea izan zen ere. Rushen izan da People 's Choice Awards taldeko (HBOren Comic Relief) zuzendari musikal eta konpositorea izan den emakume bakarra, eta baita CBSn eman zen The Midnight Hour talk show bateko zuzendari musikal/gidari/moldatzaile izan den emakume bakarra ere.
Harekin Jazz doinuetatik abiatuta, jazz-funk giroa, R&Ba, 80ko hamarkadako bere lan komertzialagoak… Denetarik ezagutzeko aukera izan dugu. Zehaztasunez eta tarteka pianoan eserita Tellabidek Patrice Rushenen sorkuntza ulertarazi digu.