Amagoia Bilbao

Entsalada txerri mingainarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Txerri mingaina bat, 500 g tomate, 6 kaparrondo. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Mingaina garbitu.
2. Prezioko eltze batean mingaina, porruen berdea, tipula txiki bat, ura eta gatza jarri. 30 minutuz egosi, epeltzen utzi eta azala kendu. Berriro saldan sartu eta utzi hoztu arte.
3. Atera eta xerratan moztu.
4. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
5. Kaparrondoak txikitu.
6. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.
Plateretan tomatea eta mingaina jarri. Gainetik kaparrondoak eta saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Txerri mingaina bat, uraza desberdinak, aguakate erdia. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, tipuleta erdia, piper berde bat, piper gorri laurdena, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Mingaina aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Urazak garbitu eta zatitu. Aguakatea zuritu eta moztu.
3. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.
Plateretan uraza, aguakatea eta mingaina jarri. Gainetik saltsa bota.