Amagoia Bilbao

Legatz kaneloiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, 700 g legatz, koilarakada irin, 125 ml esne, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, 6 pikillo piper, 250 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                    3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Legatzari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.
4. Barazkiak eginda daudenean, irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta, etengabe, bi minutuz eragin.
5. Arraina gehitu, nahasi eta bi minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Piperrak gehitu eta 3 minutuz erregosi.
3. Salda gehitu eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak  betegarriarekin bete.
2. Labeko azpil batean kaneloiak jarri eta saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.