Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain, Idiazabal gazta. Betegarria: 2 porru, 6 baratxuri fresko, azenario bat, 200 g onddo, 3 tomate lehor, 100 g Idizabal gazta, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, 200 g onddo, 350 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Garbitu patatak eta urarekin 30 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.
2. Luzeran moztu eta aizto batekin barruko mami gehiena atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia txikitu.
Betegarria:
1. Tomateak uretan beratzen utzi, bigundu arte.
2. Baratxuriak garbitu eta xerratan moztu. Eltze batean olio pixka batekin erregosi.
3. Dado txikitan moztutako azenarioak eta txikitutako porrua gehitu eta erregosi.
4. Dado txikitan moztutako onddoak eta tomateak barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Pataten haragia, barazkiak eta birrindutako gazta nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Zatitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Moztutako onddoak gehitu eta erregosi.
3. Salda bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Pataten azalak bete eta azpil batean jarri. Bakoitzaren gainetik saltsa eta birrindutako gazta pixka bat bota.
2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.