Amagoia Bilbao

Perretxiko hostopila

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 5 lagunentzat
200 g hostore, arrautza. Betegarria: 3 porru,  2 baratxuri ale, 300 g perretxiko, 100 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Saltsa: tipuleta bat, 200 g intxaur, 300 ml esne-gain, 50 g Roquefort gazta, gatza.

Zailtasuna                            3

Betegarria:
1. Txikitutako 2 baratxuri olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Porruak garbitu eta zerrenda finetan moztu. Baratxuei gehitu eta erregosi.
3. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu.
4. Geratzen den baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Perretxikoak gehitu eta arin erregosi.
5. Porrua, perretxikoak eta txikitutako urdaiazpikoa nahastu eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Noizean behin eragin erre ez dadin.
2. Intxaurrak txikitu. Tipulari gehitu eta eragin.
3. Esne-gaina eta gazta gehitu eta 2 minutuz egosi. Hasieran eragin, gazta urtu arte. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Hostorea arrabola batekin zabaldu.
2. Hostorearen erdian betegarria jarri, bildu eta arrautza pixka batekin pintatu.
3. Labe beroan, 190 gradutan, 20-25 minutuz sartu, gorritu arte.
4. Atera eta bost zatitan moztu.
Plateretan saltsa pixka bat jarri,  eta gainean hostopila.