Amagoia Bilbao

Karduak barrengorriekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, baratxuri ale bat, 300 g barrengorri, 50 g urdaiazpiko ondu, 200 ml salda, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                        2               

1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presiozko eltze batean sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Xukatu.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Barrengorriak garbitu eta dadotan moztu. Baratxuriak igotzen hasten direnean, barrengorriak gehitu eta erregosi.
5. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
6. Karduak, txikitutako perrexila eta salda gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, tipulina bat, 300 g barrengorri, 300 g muskuilu txiki, koilarakada bat irin, 400 ml salda, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipulinarekin batera jarri eta erregosi.
4. Irina gehitu eta eragin. Pixkanaka-pixkanaka salda bota eta etengabe irabiatu.
5. Muskuiluak ondo garbitu. Karduak, muskuiluak eta txikitutako perrexila gehitu eta egosi, muskuiluak ireki arte. Behar adina gatz bota.