LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g arroz fideo, 450 g ganba, 250 g pak choi, 150 g soja kimu, 4 arrautza, koilarakadatxo bat piperrautsa, koñaka.
Zailtasuna 2
1. Ganbak zuritu eta buruak gorde.
2. Buruak olio pixka batekin erregosi. Koñaka pixka bat bota eta erre. Piperrautsa eta 250 ml ur bota eta egosi, erdia geratu arte.
3. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu. Denbora paketeak adieraziko du.
4. Tiratan moztutako pak choi olio pixka batekin erregosi.
5. Ganbak gehitu eta arin erregosi.
Kimuak eta salda gehitu.
6. Fideoak eta irabiatutako arrautzak gehitu eta etengabe eragin.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g arroz fideo, 450 g ganba, tipulina bat, azenario bat, 150 g brokoli, 60 g kakahuete, 2 arrautza, koilarakada bat sagar konpota, 2 koilarakada soja saltsa, koilarakada bat azukre, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.
2. Zuritutako ganbak eta buruak olio zurrusta batekin arin erregosi. Atera, buruak zapaldu eta bota.
3. Tiratan moztutako barazkiak ganben olioarekin erregosi, su ertainetan.
4. Konpota, soja, azukrea eta 100 ml ur bota eta egosi.
5. Fideoak eta irabiatutako arrautzak gehitu eta etengabe eragin.
6. Ganbak, kakahueteak eta buruen salda gehitu eta arin erregosi.