LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat arkume hanka, tipula bat, 3 koilarakada ezti, 150 g aranpasa, 150 g oliba beltz, 75 g arbendol, kanela zati bat, piperbeltz beltza, jengibrea, 2 zilantro adar, limoia, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipula
olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako arkumea sartu eta arin erregosi. Espezia guztiak eta ura bota, ez estali osoa. Eztia gehitu eta 55 minutuz egosten utzi.
3. Aranpasak eta olibak gehitu eta beste 30 minutuz edo egosi, arkumea bigundu arte.
4. Zartagin batean arbendolak, su oso eztitan, gorritu.
5. Haragia eta espeziak atera. Saltsa sutan jarri eta limoi zuku eta ezti pixka bat bota eta egosi, saltsa pixka bat loditu arte.
6. Haragia sartu, arbendolak gehitu eta behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat arkume hanka, 2 tipulina, 4 baratxuri ale, 200 g azenario, 200 g boniato, 200 g arbendol, 100 g datil, limoia, zilantroa, kuminoa, kurkuma, olioa.
Zailtasuna 2
1. Arkumea zatitu eta olio, gatz eta espeziekin nahastu.
2. Eltze batean baratxuriak
olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Arkumea, zatitutako barazkiak eta ura bota, ez estali osoa. 80 minutuz edo egosi, arkumea bigundu arte.
4. Arbendolak, limoi zuku pixka bat eta datilak gehitu eta egosi.