Amagoia Bilbao

Luma iberikoa marinatuta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

PLANTXAN
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g-ko 2 luma iberiko, koilarakadatxo bat piperrauts, 4 koilarakada olio, koilarakada bat azukre, gatza. Madari purea: 200 g madari, koilarakadatxo bat gurin, piperbeltz beltza. Saltsa: 500 g hezur, tipula bat, porru bat, azenario bat.

Zailtasuna                        2               

1. Piperrautsa, olioa eta azukrea nahastu. Lumari gatza bota eta aurreko nahasketarekin igurtzi. 2 orduz beratzen utzi.
2. Azpil batean saltsaren barazkiak eta hezurrak jarri eta labe beroan sartu, gorritu arte. Presiozko eltze batean sartu, urarekin estali eta 50 minutuz egosi. Xukatu eta saltsa egosi, loditu arte.
3. Madariak zuritu eta zatitu. Eltze batean gurinarekin erregosi. Behar adina piperbeltz beltz bota. Irabiagailuarekin nahasi.  
4. Plantxa batean olio pixka bat berotu eta haragia erre.
Haragia zerrendatan moztu eta purea eta saltsarekin lagundu.

LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g-ko 2 luma iberiko, 2 baratxuri ale, oreganoa, 100 ml olio. Tomatea.

Zailtasuna                            1

1. Baratxuriak, oreganoa eta olioa irabiagailuarekin nahasi. Luma igurtzi eta 2 orduz beratzen beratzen utzi.
2. Zartagin batean olio pixka batekin lumak gorritu.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 7 minutuz.
Haragia zerrendatan moztu eta tomate entsaladarekin lagundu.