JON URZELAI GARRIDO - SALTO TRAINING

Esklerosi anizkoitza eta jarduera fisikoa

Esklerosi anizkoitza (EA) nerbio sistema zentralaren (NSZ) gaixotasun disimmune, neurodegeneratibo eta kronikoa da. Garunari eta bizkarrezur muinari eragiten die, sistemako materia zuriaren inflamazioa eta desmielinizazioa sortuz. Sendatzeko tratamendurik ez duen gaixotasunak ezgaitasun maila handia du epe ertain-luzean, eta pazientearen autonomian islatzen da. Sintomei dagokienez, hauek nerbio sistema zentralean dauden alterazioen araberakoak dira eta ezberdinak izan daitezke pertsona, larritasun edo iraupenaren arabera. Horien artean, nekea, ikusmen arazoak, koordinazio eta oreka arazoak, expastizitatea, hizketa arazoak aurki ditzazkegu.

Esklerosi anizkoitzak zenbait maila kliniko ditu: EA Asintomatikoa: NSZ-ren desmielinizazioa; EA onbera: agerraldi bat edo bi izaten dira, eta pazientearen errekuperazioa baimentzen du; EA igorle-errepikaria: berrerorketa batek ezaugarritzen du, errekuperazio prozesu bati jarraiki; EA sekundario progresiboa: aurreko fasea pasatu duten pertsonek pairatzen dute eta berrerorketak eta errekuperazio partzialak ageri dira; EA primario progresiboa: prozesu motel eta konstantea; EA progresibo errepikaria: brote akutu argiak, errekuperazioarekin edo gabe.

Autore batzuek hipotesiak egin dituzte ariketa fisikoaren eta gaixotasun honen inguruan. Hala eta guztiz, argi dago, ariketa fisikoa egitean pertsonaren ezaugarriak kontuan hartu behar direla. Pertsona hauengan gorputzeko tenperatura kontrolatzea ezinbestekoa baita, sintomatologiak honen hazkuntzarekin okerrera egiten duelako. Hori kontrolatuz gero, indar entrenamenduaren bitartez indar produkzioa eta oreka hobetu ahal dira, eta, gainera, potentzia bideratutako entrenamenduak eroapen neurala hobetzen du. Amaitzeko, entrenamendu aerobikoak arteria tentsioa eta bihotz maiztasuna murrizten ditu esfortzu beraren bidez, eta jarduera bat denboran luzatzeko aukera ematen du.