Entrevue
Zuriñe Hidalgo
Abeslaria eta telebista-aurkezlea

«Zeledonen jaitsiera izugarri hunkitzen nauen momentua da»

Zuriñe Hidalgo 6 urterekin joan zen Nafarroara bizitzera. Hala ere, abeslari eta aurkezle «erdi gasteiztar, erdi nafartarrak» ez ditu inoiz galdu Andre Mari Zuriaren jaiak.

Zuriñe Hidalgo, abeslaria eta telebista-aurkezlea.
Zuriñe Hidalgo, abeslaria eta telebista-aurkezlea. (Raul BOGAJO | FOKU)

Aurten Gasteizera lekualdatu zenetik biziko dituen lehenengo jaiak dira, horregatik Hidalgok Gasteizko jaiak «bete-betean» bizitzeko gogo handiak dituela adierazi du.

Noizbait parte hartu duzu Blusa eta Nesken koadrilaren batean?

Ez naiz inoiz kuadrilla baten kidea izan, azken finean, hemen bizi  ez nintzenez egun puntualetan etortzen nintzen jaietara. Hala ere, egia da orain dela gutxi kontaktu zuzenago bat izna nuen horietako batekin, sari bat eman baitzidaten.

Hesian taldearekin zenbaitetan abestu zenuen jaietan, nola sentitu zinen jaien parte izaten?

Foru plazan, Aihotz plazan eta Txosnetan izan nintzen Hesian-ekin kantatzen. Hiruretan beti super esperientzia bizi izan nuen. Gasteiz oso ongi dago. Egia da nire txikitako ametsa Foru Plazan abestea zela. Bertan txikia nintzenean hainbat talde handi ikusten nituenean nik handitan han abestuko nuela esaten nuen. Hori zen nire betiko ametsetako bat eta betetzea lortu nuen.

Zein da jaietan inola ere galtzen ez duzun momentua?

Niretzat urtero falta gabe bizitzen dudan momentua Zeledonen jaitsiera da. Ileak puntuan jartzen zaizkit horretan pentsatzean. Zeledonen jaitsiera izugarri hunkitzen nauen momentua da. Ez dakit ezta deskribatzen momentua, plaza bete-betea ikustea, egun horretan bertan denak elkartzen baikara, danak berdin du. Zeledonen jaitsiera niretzat benetan berezia da, gehien bat, sortzen den giroa eta energia baikorrarengatik.

Nola sumatu duzu haurtzarotik orain arteko aldaketa jaietan?

Txikitako eta gaztea nintzeneko oso oroitzapen onak ditu, familiarekin beti itzuli gara eta gero lagunekin etorri naiz urtero. Aurten, nire lehenengo jaiak dira hemen bizi naizenetik. Aurtengo gogoak ditut jaiak bete-betean bizitzeko aukera izango dudalako. Uste dut garai luzean fokua gauean jartzen dugula eta gainerakoa ahazten dela. Lehenengo aldiz Gasteizko jaiak egunez bizitzeko aukera izateaz irriketan nago.