Osagaiak 6 lagunentzat
2 patata, olioa, gatza. Betegarria: 500 g brokoli, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 100 g boniato, 3 arrautza, 150 ml esne, gatza, kurrya. Saltsa: tipula bat, azenario bat, 300 g tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Patatak zuritu eta zerrenda finetan moztu.
2. Molde bat olioz igurtzi eta patata zerrendekin estali. Gatza bota.
3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz, patata bigundu arte.
Betegarria:
1. Brokoliaren hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, brokolia sartu eta 8-10 minutuz egosi.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Birrindutako boniatoa gehitu eta erregosi.
5. Ontzi batean arrautzak eta esnea irabiagailuarekin nahasi. Boniatoa gehitu eta behar adina gatz eta kurry bota.
6. Pataten gainean brokolia eta aurreko nahasketa jarri.
7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20-25 minutuz.
Saltsa bero honekin lagundu:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. 300 ml salda gehitu eta 10 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)