LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, tipula bat, 6 baratxuri beltz ale, 600 ml salda, 60 g gurin, 150 g onddo, 2 arrautza, 40 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Patatak eta tipula zuritu eta zerrendatan moztu.
2. Patatak, tipula eta baratxuriak saldarekin 20 minutuz egosi.
3. Gurina gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
4. Onddoak dado txikitan moztu eta olioarekin erregosi.
5. Arrautzak frijitu eta atera. Arrautzei esne-gaina eta gatza bota eta irabiagailuarekin nahasi.
Lau ontzitan hurrenez hurren baratxuri krema, arrautza eta onddoak jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g patata, 400 g kuia, 5 baratxuri beltz ale, 3 baratxuri ale, litro bat salda, 50 g urdaiazpiko iberiko, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zuritu kuia eta patatak eta zerrendatan moztu.
2. Zerrendatan moztutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Kuia, patata eta baratxuri beltzak gehitu eta erregosi.
4. Saldarekin busti eta 20 minutuz egosten utzi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
6. Urdaiazpikoa dado txikitan moztu eta arin erregosi.
Lau plateretan krema bota eta gainean urdaiazpikoa jarri.