Amagoia Bilbao

Apio kremak

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g apio, 250 g azenario, 100 g kuia, 100 g tipula, 100 g boniato, patata bat, 1,5 litro barazki salda, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Kuia haziak, perrexila.

Zailtasuna                        1             

1. Barazkiak garbitu eta zatitu. Eltze batean barazkiak olio pixka batekin 4 minutuz erregosi, su eztitan.
2. Saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
4. Haziak gorritu, su oso eztitan.
Lau plateretan krema jarri eta gainetik txikitutako perrexila eta haziak bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g apio, 300 g porru, tipula bat, 2 baratxuri ale, 300 g patata bat, 1,5 litro barazki salda, olioa, gatza. Sagar bat.

Zailtasuna                             1

1. Apioa garbitu eta xerratan moztu. Patata zuritu eta kraskatu. Porrua garbitu eta moztu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Saldarekin busti. Patata, apioa eta porrua gehitu eta 30 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
5. Sagarra zuritu eta dado txikitan moztu. Zartagin batean gurin pixka batekin arin erregosi.
Lau plateretan krema jarri eta gainetik sagarra bota.