Osagaiak 4 lagunentzat
150 g hostore, txerri solomotxo bat. Betegarria: tipulina erdia, baratxuri ale bat, 250 g txerriki txikitu, 2 datil, 50 g pistatxo, arrautza bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Pureak: 400 g aran, 300 g boniato. Saltsa: tipula bat, 150 g perretxiko, 400 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Txikitutako tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Haragia, txikitutako datilak eta pistatxoak, barazkiak eta arrautza nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
3. Solomotxoa zabaldu, liburuaren itxura ematen. Gainean betegarria jarri eta solomotxoa bildu.
4. Hostorea arrabola batekin zabaldu. Gainean solomotxoa jarri. Bildu eta arrautza pixka batekin pintatu.
5. Labe beroan, 190 gradutan, 30-35 minutuz sartu, gorritu arte.
Atera eta xerratan moztu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
Pureak:
1. Aranak garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean aranak ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
3. Boniatoa zuritu eta zatitu. Urarekin 15 minutuz egosi eta irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.
Plateretan solomotxoa jarri eta gainetik saltsa bota. Aran eta boniato purearekin lagundu.