Amagoia Bilbao

Oilasko, barazki eta olo hanburgesak

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g oilasko txikitu, tipulina bat,  2 baratxuri ale, 150 g tomate heldu, 100 g tomate oliotan, 150 g olo maluta, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Tomate oliotan txikitu.
4. Barazkiak, oilaskoa eta oloa nahastu. Behar adina gatz bota.
5. 16 bola egin eta zapaldu.
6. Zartagin bat edo plantxa bat olio pixka batekin berotu eta hanburgesak erre, bi aldeetatik.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g oilasko txikitu, 2 azenario, 2 baratxuri ale, arrautza bat, 150 g olo maluta,  olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                             2

1. Azenarioak zuritu eta birrindu.
2. Baratxuriak txikitu.
3. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta ondo nahastu. Behar adina gatz bota.
4. 16 bola egin eta zapaldu. Irin integraletik pasatu.
5. Zartagin bat edo plantxa bat olio pixka batekin berotu eta hanburgesak erre.
Bi errezetak patatekin lagundu:
1. Patatak zuritu, zatitu eta nahi dugun espezien nahasketa gehitu. 2. Airfryer-en sartu 180 gradutan 10 minutuz. Buelta eman eta beste 10 minutuz utzi.