Amagoia Bilbao

Ilarrak orbururekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g ilar, 200 g baba txiki, 4 orburu, tipula bat, 2 baratxuri ale, 300 ml salsa,  150 g urdaiazpiko ondu, olioa, perrexila, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Orburuak limoiarekin igurtzi.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako urdaiazpikoaren erdia gehitu eta arin erregosi.
5. Ilarrak eta babak gehitu. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
6. Geratzen den urdaiazpikoa txikitu eta frijitu. Orburuen erdia bete.
Lau plateretan ilarrak jarri, eta erdian betetako orburu bana.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g ilar, 6 orburu, tipulina erdia, 75 g hirugihar, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta egosi. Atera eta lau zatitan moztu
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Ilarrak sartu eta 10 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean txikitutako tipulina olio pixka batekin errregosi.
4. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Orburuak eta ilarrak gehitu eta arin erregosi.