2023ko urtarrilaren 29an eskaini zuten lehenengoz Anonyme Popular zuzenean, eta 2024ko ekainaren 6an emango dute azkenengoz, Bilboko Kafe Antzokian. Ordurako, berrogei bider aritu izango dira jendaurrean.
‘Azken Agurrak’ izenburua ipini diote despedidako bira txiki honi. Bilbon lagun artean azkena egin aurretik, orain arte iristerik lortu ez duten bi hiriburutan ere arituko dira udaberri honen azkenetan: Gasteizen eta Baionan.
Aurretik, baina, AEBetara bidaiatuko dute, bi emanaldi egiteko bertan. Maiatzaren 2an, Washingtonen arituko dira, Marylandeko Unibertsitatearen School of Languages, Literatures & Cultures-ek gonbidatuta, ‘Another May 2’ ekitaldian. Maiatzaren 3an, berriz, poesia, musika eta performance arteak landuz urtero New York hirian ospatzen den Kerouac Festival delakoan parte hartuko dute.
«Berezia izango da, guretzat, hitz esanaren munduko hiriburuan Anonyme Popular aurkeztea: poesia jazzistikoa, hip hopa, spoken worda sortu ziren hiriaren bihotzean; baita musikaren, zuzeneko ikuskizunen eta bideo sorkuntzaren hirian», aipatu dute taldekideek.
AEBetara bidaiatu eta agurrak kantatu aurretik, baina, azken sorkuntza bat egin nahi zuten, Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso egitasmoaren epilogo moduan. ‘Agian’ izenburua eman diote azken honi, eta Aiora Renteria Zea Mays taldeko kidea gonbidatu dute bere ahots indartsua gehitzera.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)