![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/111/934/article_main_landscape/krepe.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 100 g olo irin, 2 arrautza, 250 ml olo edari, olioa, gatza, oreganoa. Betegarria: 300 g tipula, mango bat, 700 g txerri solomotxo, rukula, olioa, gatza, piperbeltz beltza, Modena ozpina. Saltsa: 200 g yogur natural, 2 koilarakada olio, perrexila gatza.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Edaria epeldu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Edaria gehitu eta ondo eragin. Gatza bota eta ordu erdiz pausatzen utzi.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.
2. Mangoa zuritu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta 15 minutuz erregosi.
3. Rukula urarekin garbitu eta ondo lehortu.
4. 100 ml Modena ozpin egosi, loditu arte.
5. Solomotxoa dadotan moztu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.
6. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu. Solomotxoa gehitu eta arin erregosi.
Saltsa:
Yogurra olioarekin eta perrexilarekin irabiatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Krepeak egiteko zartagin bat olioz igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
2. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Beste zazpi egin.
3. Krepeen erdian mangoa, solomotxoa eta rukula jarri. Gainetik ozpin zerrenda batzuk bota eta tolestu.
4. Saltsarekin lagundu.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)