Amagoia Bilbao

Zigala risottoak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula bat, 2 baratxuri ale, 200 g tomate birrindu,  400 g zigala, koilarakada bat gurin, koñaka, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Zigalak zuritu eta buruak kendu.
2. Eltze batean zigalen buruak, moztutako azenario bat, porru bat eta tipula bat oliorekin erregosi.
3. Koñaka pixka bat bota eta erre.
4. Urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
5. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Tomatea gehitu eta erregosi.
6. Arroza gehitu eta eragin.
7. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe eragin. Estali eta 16 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin eta gatza bota.
8. Zigalak eta gurina gehitu, nahastu eta beste 2 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, porru bat, 150 g kuiatxo, 400 g zigala, olioa, ardo zuria, 3 koilarakada esne-gain, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Salda aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.   
2. Txikitutako porrua eta kuiatxoa olio pixka batekin erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin eta ardo pixka batekin apurka-apurka busti eta etengabe eragin. Estali eta 16 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin eta gatza bota.
5. Zigalak eta esne-gaina gehitu, nahastu eta 2 minutuz egosi.