Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Tik Tara-ren 'Ubera'

'Ubera' du izena Tik Tara taldearen lan berriak.  Euskal Herritik ameriketara migratu zutenen istorioak abiapuntu hartuta, hango eta hemengo doinuak uzartuz josi duten lana. Harkaitz Bastarrika eta Amaia Ureta taldekideak izan ditugu Paraleloan.

Audio_placeholder

Tik Tara-ren 'Ubera'

Loading player...
Tik Tara taldea bere hirugarren lanaren aurkezpenean
Tik Tara taldea bere hirugarren lanaren aurkezpenean (Jon URBE | FOKU)

Zazpi abesti, zazpi herrialde, hamaika istorio eta baita historia ere. Horrela definitu genezake Tik Tara taldearen 'Ubera' lana. Historiari tiraka aurkitutako istorioen aitzakian josi dituztelako hango eta hemengo doinuak. Euskal Herritik Ameriketara migratu zuten milaka euskaldunen historia hartu dute lan honen mami gisa. Ikerketa sakona egin dute, EHUko ikertzailenaiz euskal etxeetako kideen laguntzaz baliatuz. Bestetik, ameiketako musikagintzan migratzaileen ekarritako kulturak izandako eraginari buruz ere ikertu nahi izan dute. Adar bietatik edan eta etorri dira 'Ubera' osatzen duten zazpi kantuen hitz eta melodiak. Argentina, Brasil, Cuba, Uruguai, Peru, Kolonbia edota Ekuadorreko doinuak euskal tradizioko doinuekin lotuta.

Harkaitz Bastarrika eta Amaia Ureta taldekideak izan ditugu Paraleloan lana aurkezten.